Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Tratatzen ditugun datu personalen izaera pribatuaz eta erabilera zuzena egiteaz arduratzen gara. Datu horiek nola tratatu ditzakegun deskribitzen du politika honek, bai eta erabiltzaileak webgune honetan eta, hala dagokionean, haren azpidomeinu guztietan biltzen diren bere datu personalen gainean zer eskubide dituen ere.

 

Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza horiek interpretatzean, eta webgune honetako zerbitzuekin zerikusia daukan edozein gaitan gatazka edo liskarren bat sortzen bada, jurisdikzio eta araudi aplikagarria Espainiakoa izango da, eta eskumena daukan Auzitegiak Gasteizkoak izango dira.

 

Zure baimena

Mesedez, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen duzula, eta ados zaudela, gure zerbitzuetan sartu edo horreek erabili aurretik, edota zure datu personalak eman aurretik. Eta, politika horrekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau, ez eta haren zerbitzuak ere, eta ez eman zure daturik. Webgune honetan sartzea, bertako zerbitzuak erabiltzea edo zure datuak ematea jarraian adierazten diren helburuetarako zure datuak tratatzeko baimena ematen duzula adierazten duen ekintzatzat hartuko dugu.

 

Nor da zure datuen tratamentuaren arduraduna?

E.GRAFIK SAREA KOOP

NIF F01407261

TELLERIA 2 kalea

01400

LAUDIO, ARABA

 

Nola lortu ditugu zure datuak?

Gure bezero bazara, zeuk eman dizkiguzu off-line, gure zerbitzuak eskatzean, zurekin daukagun kontratuaren harremanari eusteko.

Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, esate baterako, gunean sartzen zarenean, datu personalak ematea eskatzen duen inprimaki bat betetzen duzunean, informazioa edo edukiak kargatzenn dituzunean, edota gurekin zuzenean harremanetan jartzean.

Erabilera horiek edota horiekin lotutako informaziaoa tratatu eta erregistratu dezakegu, bai modu independente batean eta bai hirugarrenen zerbitzuen laguntzaz, bai eta cookieak erabiliz (nahi baduzu, hemen klik eginez, nabigatzaileetako cookieen konfigurazioaz informazio gehiago lortu dezakeguz) eta jarraipenerako beste teknologia batzuk erabiliz ere.

Zure borondatez zure datu personalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gai zarela bermatzen duzu, eta informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, ez dela konfidentziala, eta ez duela kontratupeko murrizketarik hausten, ez eta hirugarrenen eskubiderik ere.

Zure datuak zuzen eta eguneratuta izateko erantzukizuna daukazu, eta, horrela egingo ez bazenu,E.GRAFIK SAREA KOOP.ez luke inolako erantzukizunik izango.

 

Hirugarrenen datuak

Beste persona batzuen datuei dagokionez, horien pribatutasuna errespetau behar duzu, eta arreta handia jarri behar duzu euren datu personalak argitaratzeko orduan. Gogorarazi nahi dizugu, erabiltzaile moduan, zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eman dezakezula bakarrik, baina ez hirugarrenei dagokiena, eta hirugarrenen datuak ematea izaera personaleko datuak lagatzea dela.

Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badituzu, zure erantzukizuna da aurretiaz pertsona horren berariazko baimena lortzea datuok erabiltzeko eta jakinarazteko, eta zeurea da haren datuak gure fitxategietan sartu direla jakinarazteko ardura.

Hirugarrenen datuak haren baimen gabe argitaratzeak, datuen babeserako araudia hausteaz gain, hirugarren horren ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea edo norberaren irudirako eskubidea haustea adierazi dezake, eta maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideen babes zibilari buruzkoak, arautzen ditue eskubide horiek urratu ditzake.

 

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Hainbat helburu eduki ditzake tratamentuak, esate baterako:

  1. Gaur egun gure bezero bazara edo bezero potentziala bazara, zure enkarguak kudeatzeko eta eskatutako zerbitzuak emateko, hala nola, señaletika eta diseinu zerbitzuak kudeatzea.
  2. Zurekin daukaguzan harremanak mantentzeko eta zurekin komunikatzeko, eta kontratu bidezko harremana edo harreman komertziala kudeatzeko, barne hartuta salmenta osteko zerbitzuak eta bermea, zerbitzuen kudeaketa eta fakturazioa, edota eskatutako produktuak.
  3. Gure webgunearen erabiltzaile hutsa bazara eta oraindik bezero ez bazara, on-line egiten dizkiguzun eskariak bideratzeko.
  4. Zure curriculumeko datuak ematen badizkiguzu edo zure curriculuma bidaltzen badiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta burutu ditzakegun aukeraketa-prozesuak kudeatzeko. E.GRAFIK SAREA KOOP suntsitu egingo du. Zure curriculuma helaraztean, emandako informazioa eta datu pertsonalak bereak, zehatzak eta egiazkoak direla onartzen duzu. Era berean, adierazi du bere curriculum vitaeko datu pertsonalak oinarrizko mailakoak direla, indarra duen datuen babesari buruzko araudian aurreikusitako sailkapenaren arabera. Hori dela eta, eskatzen dizugu zure CVan ez sartzeko zure ideologiari, afiliazio sindikalari, erlijioari, sinesmenei, arraza-jatorriari, osasunari edo bizitza sexualari buruzko datuak; bestela, desegin egingo da, tratatu gabe.
  5. Zure interesen arabera zuretzat egokiak izan daitezkeen produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko; erabiltzaile nahiz bezero moduan zure esperientzia hobetzeko; gure zerbitzuak gehiago garatzeko, pertsonalizatzeko eta hobetzeko, erabiltzaileen edo bezeroen lehentasun, esperientzia edo zailtasun arrunten edo personalen arabera; profil komertziala landu ahal izango dugu emandako informazioa oinarri hartuta, baina ez dugu erabaki automatizaurik hartuko profil horretan oinarrituta.
  6. Bi kasuotan, zurekin harremanetan jarraitzeko eta zurekin komunikatzeko, iritzi- edo gogobetetasun-inkestak egiteko eta gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko (publizitate-mezuak eta mezu komertzialak barne, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren helburuetarako).

 

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak 6 hilabetez gordeko ditugu, kontratuaren harremana amaitzen denetik hasita, bezeroen kasuan, eta datuak ezabatzea eskatzen ez diguzun bitartean, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara. Epe hori igaro ostean ere gorde ditzakegu datuok, horien tratamendua lege-betekizunak betetzera edota erreklamazioak egitera edota defentsara mugatuta.

 

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa alderdien artean egindako kontratua da (merkataritzakoa, administrazinokoa, lan-arlokoa, salerosketakoa, zerbitzuen prestazioari dagokiona); gaur egun bezero bazara edo bezero potentziala bazara, edota, adibidez, gure webgunearen bidez egin diguzun eskaria, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara.

Gainera, gure bezero moduan edo webgunearen erabiltzaile moduan gurekin duzun harreman egokitik eratorria den legezko interesa ere badaukagu zure datuak tratatzeko, datuen mantentze eta kudeaketearen barruan, honako helburu hauek lortzeko:

  • Gure webgunearen bidez egindako eskariei erantzutea.
  • Gure jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidali ahal izatea (publizitate-mezuak eta mezu komertzialak barne, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren helburuetarako), edo edozein enpresak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio diren hirugarren erakundeei dagokiena.
  • Taldeko beste enpresa batzuei zure datuak jakinaraztea, bezeroari zerbitzu osoa edo espezializatua eman ahal izateko, diziplina askotako taldeen esku-hartzea eskatzen denean; eta barruko administrazio-helburuetarako.
  • Iritzi-inkestak, gogobetetasun-inkestak… egiteko.
  • Iruzurren prebentziorako.

beraz, zure datuak ezabatzea eskatzen badiguzu eta zure datuak helburu horietarako erabiltzeari utz diezaiogun eskatzen badiguzu, halaxe egingo dugu; blokeatuta eduki ditzakegu, dena dala, erreklamazioak egiteko, izapidetzeko edota defenditzeko.

Babes berezi bati lotutako datuak eman badizkiguzu, horiek tratatzeko legitimazioa zure berariazko baimena izango da. Baimen hori zure datuak bidaltzean, argitasunez ematen dizkiguzu, datuak emate edo bidaltze hori baimentzea adierazten duen baiezko ekintza argitzat hartuko delako.

 

Zer hartzaileri eman ahal dizkiogu zure datuak?

Barruko administrazio-helburuetarako emango dira datuak beste enpresa batzuei, helburu horien barruan hartuta bezeroen datu personalen tratamentua.

Jakin ezazu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoarekin zerikusi zuzena duten helburuak betetzeko; esaterako:

  1. Herri Administrazioetako erakundeei, horiei datuak jakinarazteko legezko betebeharra dagoenean (zerga-administrazioa, gizarte-segurantzako erakundeak, lan-ikuskaritzak…), notariotzei, erregistroei, mutualitateei, epaitegiei edo auzitegiei, abokatuei, prokuradoreei, perituei… Jakinarazpen hori lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoarekin lotura zuzena duen helburuetarako egingo da.
  2. Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
  3. Enpresa estatubatuarrak erabiltzen ditugu, Microsoft, esaterako, Office eta Windows aplikazioen hornitzailea; enpresa hori aukeratu dugu, Privacy Shield akordioari atxikita dagoelako, eta horrek esan nahi du bere gain hartu duela datuen babesean Europakoen baliokideak diren eskakizunak betetzeko obligazioa, horrela, zure datu pertsonalen babes mailari kalterik ez eragiteko. Privacy Shield akordioa juridikoki loteslea den tresna da, EBren eta AEBren artean galdatu litekena, eta, Europako Batzordearen iritziz, berme egokiak eskaintzen ditu interesdunen datu personalen babesean. Nahi baduzu, Microsoft etxearen pribadutasun-politikara jo zenezake, haren webgunearen bidez.

Dena dela, datuak babesteko politika hau onartuz, berariaz eta argi eta garbi, zure baimena ematen duzu zure datuak enpresa horri jakinarazteko, jakinik datuen nazioarteko transferentzia adierazten duela horrek, Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde batera, eta zure baimena ematen duzu, argi eta garbi, transferentzia hori egin dadin.

Sare sozialetako gure profiletan egin dituzun iruzkinak gure webgunean argitaratu ahal izango dira, bai eta iruzkin horiekin batera emandako argazkiak ere.

Erabiltzaileak hirugarrenen datu personalak ematen baditu zerbitzuen onuradun izan daitezen, datuok jakinarazteko berariaz eta aurrez hirugarren horreen baimena duela adierazten du, eta datu horiek gure fitxategietan sartu direla horiei jakinarazteko ardura bere gain hartzen du.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen dau datu zehatzak, gaur egungoak eta egiazkoak sartzeko, informazinoaren hartzaileei okerrik ez eginarazteko, bai eta beste erabiltzaile baten tokia ez hartzeko ere, webguneko zerbitzu edota edukietan hari dagozkion erregistro-datuak erabiliz.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

  1. Datuak eskuratzeko eskubidea: zer datu personal tratatzen dugun galdetu diezagukezu, eta horien kopia ere eskatu diezagukezu.
  2. Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datu personalak zuzentzeko eskatu diezagukezu, edo osatu ditzagun osatu beharrekoak, bai eta adierazpen gehigarria egin ere.
  3. Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu personalak ezabatzeko eskatu ahal diguzu, honako kasu hauetan: bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena erretiratzen duzunean, datu horiek zilegi ez den modu baten erabili direnean, edota legezko betebehar bat bete ez denean.
  4. Tratamentua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamentua mugatzea eskatu ahal diguzu, eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defenditzeko bakarrik gordeko ditugu.
  5. Datuen eramangarritasunerako eskubidea: zure datuak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean itzultzeko eskatu ahal diguzu (zeuri edo zuk adierazitako hirugarren bati).
  6. Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamentuari aurka egin diezaiokezu, tratamentu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.

 

Eskubide horiek guztiak egikaritzeko, E.GRAFIK SAREA KOOP era jo zenezake, sinatutako eskari idatzi baten bidez (TELLERIA 2 KALEA, 01400, LAUDIO, ARABA), eta NANaren kopia atxikituta. Zure datuetan aldaketarik badago, helbide horretan bertan jakinarazi behar duzu, eta enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, hala egiten ez baduzu.

Horrelako eskaera bat jaso ostean, gehienez, 10 eguneko epean erantzungo dizugu.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean egin dezakezu erreklamazioa. Erabili zeinkezan eskubideei buruz informazino gehiago eduki nahi baduzu, eta eskubide horiek erabiltzeko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunera jo zenezake: www.agpd.es.

 

Nola lortu ditugu zure datuak?

E.GRAFIK SAREA KOOP.en tratatu ditugun datu personalak interesdunagandik datoz zuzenean edo, bere kasuan, ordezkari legalarengandik.